Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jon Abril

Datu pertsonalak

Izena
Abril, Jon
Izen abizen osoak
Abril Olaetxea, Jon
Jaiotza
1975 Bera + Bera < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea
Jarduerak
Antolatzailea
Bertso-telebista saiogilea
Gai-jartzailea
Bertso-kazetaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Antolatzaile: Bera eta Bortzirietan 1993tik aurrera.
Bertso-hautatzailea: Txapelketa Nagusia 1997.
Bertso-telebista saiogilea: Ttipi-Ttapa telebistan, puntualki 1998-2001.
Gai-jartzailea: Bera, Elizondo, Tolosa, Irun.
Kazetaria: Argia 1996/97; Euskaldunon Egunkaria 1998-2001; BertsoZale; Nabarra; Berria, 2003-2004; Xorroxin Irratia, 2002-2004; eta Bertsolari aldizkaria.
Epaile: Nafarroan, 1995az geroztik; Txapelketa Nagusian 2001az geroztik.
Bortzirietako bertso-eskolako kidea 1992az geroztik

Datu biografikoak

Biografia
Nafarroako Beran jaioa. Kazetaritzan lizentziatua da, eta kultur dinamizazioan aditua, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia da egun. Bortzirietako Bertso Eskolan hasi zuen bertsolaritzarekin lotura. Gai-jartzaile gisa aritu zen hasieran, eta epaile lanetan jardun da gerora, Nafarroako Txapelketako epaimahaiko kidea izan da 1995etik 2019ra eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko epaileen lantaldean aritu da 1997tik 2017ra. Bertsolaritzaz idatzi du, besteak beste, Euskaldunon Egunkarian, Berrian eta Bertsolari aldizkarian.

Mariano Izetaren biografiaren egilea (Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritza, 2002) http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/26%20izeta.pdf
"Isildutako eskuak" izeneko liburua idatzi zuen 2022an, Tene Mujika saria jaso zuena.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Gai-jartzaile: Bera, 1993ko urria, Xabier Erkiziarekin batean, Kultur etxean. Bertsolariak: Manolo Arozena, Bittor Elizagoien, Xabier Silveira, Estitxu Fernandez, Estitxu Arozena, Iñigo Olaetxea, Amaia Telletxea, Aitor Telletxea.
Epaile: Nafarroako Txapelketa 1995

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Mariano Izetaren biografiaren egilea (Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritza, 2002) http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/26%20izeta.pdf

"Isildutako eskuak" izeneko liburua idatzi zuen 2022an, Tene Mujika saria jaso zuena.