Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-11-03 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexus Arzallus, Imanol Lazkano, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Xalbador Eguna (20. 1996. Urepele)
Saioa
1996-11-03 Urepele Jaialdia
Gai-jartzailea
Itzaina, Mixel
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Arzallus, Jexus
Lazkano, Imanol
Sarasua, Jon
Lana
Launaka omentzea
Jarritako gaia
Xalbador

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-11-03 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexus Arzallus, Imanol Lazkano, Jon Sarasua

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: 10eko nag.
Doinua: Aita izena kanta beharrak
Lazkano:

Gaur hogei urte gertatu zena
ez naiz aitortzeko lotsa,
azaroaren zazpi haretan
hura haizearen hotza!
Festak hasera gozoa zuen
ta amaiera mingotsa;
festa berean elkartu ziren
omena ta heriotza,
maitasunaren gehiegizkoak
lehertu baitzion bihotza. (bis)

Neurria: 10eko txikia
Doinua: Lagundurikan denoi I
J.Agirre:

Bertsolaria zinen
punta-puntakua,
arinkeri gutxiko
sentimentukua;
zuzenbidea zendun
beti gogokua,
entzun artzai haundia
Urepelekua:
zeruan gorde zazu
guretzat lekua.

Neurria: 10eko txikia
Doinua: Lagundurikan denoi I
J.Sarasua:

Xalbador ezagutu
nuen mutikotan
ta geroztik maitatu
odolan mintzotan.
Gazte xumeok ere
ezer sortzekotan,
berdin pentsamentuan
ta berdin bertsotan,
txertatu nahi genuke
sustrai zahar hortan.

Neurria: 10eko nag.
Doinua: Aita izena kanta beharrak
Arzallus:

Xalbador zenan bertso ederrez
nor ez da hemen erotzen?
Saia gaitezen odol berria
sentimendu honi lotzen.
Badaezpada bizi gerano
dut Urepelen aitortzen,
izarrak ere has daitezkeela
zeruan penetan urtzen,
Xalbador zenan ondorengorik
ez bada lur hontan sortzen. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra