Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1996-06-29 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1996-06-29 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Neurria:
Neurri berezikoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
"Nik maite zaitut" batak besteai
agindu gaztetatikan,
baina denbora pasa ta gero
hasi gera ika-mikan;
emaztea ta biak
dauzkagu komeriak,
ia konpon ezinikan,
korapiloa askatu nahi det
soka eten aurretikan. (bis)
Garai batean elkarrentzako
babesa eta itzala,
konponezina etorri zaigu
gabiltzala-gabiltzala;
maitasunan kontua
ez degu sekretua,
behin esan zidaten hala:
maitasunikan ez dela zahartzen
gazterikan hiltzen dala. (bis)
Hogei urtekin hartu genduen
ezkonberrien karrera,
berrogeita hamar urte pasata
gauza joan da okerrera:
nahiz eta bereiztea
izan leiken tristea,
hauxe da gure aukera:
batera iraun egin genzake,
banaka biziko gera. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra