Bertsos - View details   To know more about this section

1996-06-29 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1996-06-29 Beasain Jaialdia
Gai-emailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Soziologoak kezkatzen hasita daude berrogeita hamar eta hirurogei urte bitarteko gero eta bikote dibortziatu gehiago ari direlako ugaltzen. Zu ere kasu horretan jarriko zaitugu eta bereizketako arrazoiak jakin nahi ditugu.

Description

Melody
Iparragirre abila dela
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1996-06-29 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


"Nik maite zaitut" batak besteai
agindu gaztetatikan,
baina denbora pasa ta gero
hasi gera ika-mikan;
emaztea ta biak
dauzkagu komeriak,
ia konpon ezinikan,
korapiloa askatu nahi det
soka eten aurretikan. (bis)

Garai batean elkarrentzako
babesa eta itzala,
konponezina etorri zaigu
gabiltzala-gabiltzala;
maitasunan kontua
ez degu sekretua,
behin esan zidaten hala:
maitasunikan ez dela zahartzen
gazterikan hiltzen dala. (bis)

Hogei urtekin hartu genduen
ezkonberrien karrera,
berrogeita hamar urte pasata
gauza joan da okerrera:
nahiz eta bereiztea
izan leiken tristea,
hauxe da gure aukera:
batera iraun egin genzake,
banaka biziko gera. (bis)