Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Orain dela hiru urte ez zenuen neska-lagunik eta gurasoen etxean bizi zinen. Gaur, ezkonduta zaude, ume bat duzue, bigarrena bidean eta izugarrizko hipoteka duzue banketxearekin. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Deskribapena

Doinua
Itsaso hori dago zatarra
Neurria / Estrofaren izena
Neurri berezikoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Neurria:  Neurri berezikoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zer da bizitza, ondo errepara,
lehena ta oraina ezin konpara,
familitikan familiraino
hainbesteko abiada! (bis)
Andrean ondoan gaba;
umea negarrez, hara!
Ta hogei milioiko paga;
biak batera sentitzen ditut
poza eta hotzikara;
lehenago buru-arina nitzan
ta orain dena karga da! (bis)

Bankura beti, ze albistea!
Hipoteka det nik gerizpea;
honetaraino heltzerik ere
oain hiru urte sinistea! (bis)
Orain zain det bereiztea,
dena atzera uztea,
aukeretan zein bestea;
gizarte honek agintzen du ta
hobe horrela hastea,
zer izan nahi nun soltero triste
edo ezkondu tristea. (bis)

Askatasuna lehenago amets,
hura bukatu, dena dago beltz;
familia ta etxearekin
ote nago hain aldrebes? (bis)
Bankuak zenbat interes!
Ez det ordainduko errez,
nagusia bera juez;
putzu haundi bat ikusi nuen
eta salto egin berez.
Seme-alabek esan bezate
asmatu nuen edo ez! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra