Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Hasiera data
2001-10-21
Bukaera data
2001-12-16
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
www.bertsozale.com

Deskribapena

Weberako aurkezpena
Hitza informazioaren gizartean
Hitzak egiten gaitu euskaldun
euskalduntasunak munduko


HALA DIO aurten kantatu den bertso gogoangarri baten hirugarren puntuak. Hitzak egin gaitu euskaldun, eta tematuta gaude gure izaerari arnasa eman dion horri arnasa ematen jarraitzera. Hitzari hatsa eman.

HITZAREN JOLASAK sorginduta gabiltza Euskal Herri osoko bertsozaleak - bertsolariak barne direlarik bertsozale esaten dugunean - eta Bertsozale Elkartean gaude bildurik. Bertsoak erakutsi digu hitza altxor agortezina dela. Bertsoak erakutsi digu hitzaren ondarea jaso badugu ondareberritzeko jaso dugula, eta berrituta bakarrik jarrai dezakeela izaten ondare. Bertsoak erakutsi digu gure aurrekoen sorkuntzen pilaketa enigmaz betea dela hitza, eta gure sorkuntzak biziarazten duela. Bertsoak erakutsi digu sorkuntza hori jolasa dela. Bertsoak hori guztia erakutsi digulako, guk bertsoa nahi dugu erakutsi. Hitzari hotsa eman.

EMATEN DU, badirudi, esango genuke, gaurko gizakiak, eta bereziki gaurko ahaldunak, teknologiak liluratzen dituela. Eta hitza... erabili egiten dutela behar dutenerako. Bertsozaleok, aldiz, hitzak gaitu liluratzen. Eta teknologia... izatekotan, erabili egingo dugu behar denerako. Asmatuko dugu, hori ere jolasa baita, tramankuluak zerbitzura jartzen: hitzaren hatsaren hotsaren zerbitzura, bat-batekoaren soiltasunaren menera.

HORRETANTXE ari gara bertsozaleok, hitzaren jolasari tokia egiten, orainean eta geroan. Hori dugu gure benetako lehia. Alde batetik hizkuntzaren bizi-lehia gorria, bai, baina beste aldetik jolas moduan ulertzen duguna. Hitzarekin jolasean ari garenean hizkuntzaren bizi-kinka ari baikara jokatzen. Eta alderantziz, euskararen bizi-kinka jokatzen ari garenean, jolasean ari baikara.

JOLAS ETENGABE horren baitan, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian jokatzera jolastuko dira iparretik, hegotik, mendebaldetik eta ekialdetik etorritako bertsolariak. Euskal herrietako bertsozaleen gozagarri, hatsari hatsa emanez, bat-bateko hitz hots hutsez.

Faseak

Saioak
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa
2001-10-27 Legazpi Txapelketa
2001-10-28 Amurrio Txapelketa
2001-11-03 Lesaka Txapelketa
2001-11-04 Elorrio Txapelketa
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa
2001-11-24 Azpeitia Txapelketa
2001-11-25 Hendaia Txapelketa
2001-12-01 Bilbo Txapelketa
2001-12-02 Tolosa Txapelketa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30
Sailkapena
1. Andoni Egaña (1922)
2. Maialen Lujanbio (1906.5)
3. Aitor Mendiluze (1274.5)
4. Jon Maia (1257.5)
5. Sustrai Colina- (1256.5)
6. Unai Iturriaga (1252)
7. Igor Elortza (1235.5)
8. Jexux Mari Irazu (1222)
Txapelduna
Egaña, Andoni
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin