Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Ugartetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-11-03 Lesaka Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Ugartetxea, Arkaitz
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Kristorenak eta bi pasatuta, patera zahar batean iritsi zinen amesten zenuen lurraldera. Ailegatu eta segituan atxilotu zintuzten. Orain, hegazkin dotore batean sartu eta berriz ere zure lurraldera eramanen zaituzte.

Deskribapena

Doinua
Leiho ertzetik entzun dezaket
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Ugartetxea

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere alboan izan nituen
neurekin hainbat bezero;
denok amets bat egin genuen
burrukatuz egunero.
Itsasoan zehar ez pentsa gero
pasatu dugunik bero!
Orain haibeste endredo
ez nuen asko espero! (bis)
Baina negarrez hasteko oso
berandu da honezkero;
nere ametsa zapuztu dute
hainbeste kostata gero! (bis)

Orain artean zorte haundirik
ez dut eduki bizitzan.
Maroko aldean jaio ta hantxe
urte luzez bizi nintzan,
eta saiatu beti egin naiz
tokatutako langintzan.
Gaur hartu naute sorpresan,
haserrez egia esan. (bis)
Patera baten denok sartuta
ilargiaren gerizan,
nere bizitza osoan ez dut
horrelako pozik izan. (bis)

Bizitza hontan pobrezia da
zoritxarrez gu denon gaitz
eta munduko leku batean
pobre han jaio zen Arkaitz.
Baina halere etxera bueltan
nijoa umore alaiz;
askatasunaren usaiz,
lehen ez bainaiz egona maiz. (bis)
Ta abisu bat emango diet
hemengo guztiei garaiz,
gaur eramango nauzue baina
berriro bueltatuko naiz. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra