Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Bertsoa entzun |
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Poltsa zarra hotzez ta
bihotzetik bero
ta haurrekin ero
batez ere Donosti
ikusi ezkero
nun ote dago beste
hainbeste jenero
politagorik ez dut
bestetan espero
pozikan etorriko
natzaizute urtero.
Zuen karta dedala
gustoko notizi
nahi det adierazi
urtero nahi zaituztet
horlaixe ikusi
bainan txorakeritan
ez gero inor hasi
geure berria baita
munduan lehenbizi
hurrengo urterako
euskera ikasi.
Hizkuntza horrek badu
bai bere gozua
ta maitasuntxua
hortatik osatzen da
geroztik bersua
bide hortatik jarrai
ezazu haurtxua
baldin bazera hortan
garbi ta zintzua
zuekin pasatuko
det urte osua.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra