Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Txomin Garmendia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Saioa
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Garmendia, Txomin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Garmendia, hi hire txandala jantzi eta bide ertzean futina egiten hor habil eta Amuriza auto ederrean irriparrez inguratu zaik.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Txomin Garmendia

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garmendia
Bi urte t´erdi dira
nik hanka bat hausi
eta geroztik berriz
hor nabil itsusi
beste batzuek dira
osasun nagusi
nik ere horren bila
behar bai det hasi
futin egiten nabil
makulu ta guzi.
Amuriza
Mundua jarri zaigu
eroen feria
makuluaz futinen
hau duk komeria
txandal hori omen da
bere loteria
hankatik gorago ere
hago hi eria
buruan ere baduk
kriston aberia.
Garmendia
Txandarra jantzi eta
ai ni hortxe nabil
beste batzuek berriz
kotxeakin ibil
pozikan naiz eun baten
ez nitzalako hil
hanka aldetikan ez naiz
xuxen eta abil
bainan buru aldetik
su baino ondo nabil.
Amuriza
Burua ondo omen
ta txapela zabal
ni kotxe ederrean
Garmendia apal
bi makulu hartuta
ez daukagu makal
lau hartuta ere ia
honentzat igual
ez da azkar joango
naiz jantzi lau txandal.
Garmendia
Egia da hanketik
nabilela baldar
bainan futin egiten
jantzirikan txandar
bizi esperantzetan
ba det nahiko indar
hau kotxe ederrean
ile eta bizar
bate ez zaut maite eta
alde eginzak azkar.
Amuriza
Oraingo hitz hori zan
gorrotoz nahasia
hala ere nengoen
kupitzen hasia
korrika egin nahi ta
honen fantasia
besterikan gaur ezin
nizuke desia
azkar senda zazula
zure desgrazia.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra