Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Txomin Garmendia
Bertsoa entzun |
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Txomin Garmendia
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ez da erreza behar bezela
ondo erabiltzen neurriak
bainan bere iritzia emango
du orain bertsolariak
aspaldi hontan nahiko aldrebez
ez ote gaude jarriak
pakea eta ogi bidea
eskatutzen du herriak.
Nik badakit bai gu euskaldunak
beti ez gerala zuzenak
baina jenero onetik badu
guk daukagun almazenak
guk maite degun Euskadi honek
izan ez dizan atzenak
berriro honuntz etorri ditez
leheno galdu ginuzenak.
Euskalerria menditsua da
ez da txukun ta zabala
bainan lanean saiatutzeko
hau ez da seme argala
guk altxatuko genduke aurrera
jaunak nola edo hala
ta ez luteke ordun esango
gu kriminalak gerala.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra