Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Millan Telleria

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Telleria, Millan
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Urte batzuk badituzu eta bakarrik bizi zara eta gaur konturatu zara oinetakoak lotzeko ere ez zarela gauza. Hiru bertso nahi duzun doinu eta neurrian.

Deskribapena

Doinua
Gazte denboran sasoia eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Millan Telleria

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gazte denbora sasoia eta
indarra nahi zan hainbeste,
bainan guztiak joan dira ta
orain ez daukat sobrante,
indarra falta abilezia
ia ez dadukat bate,
zahartu naizela nola kontura
sasoia juan bitarte.

Garai batean salto ta dantza
egiten nun egunero,
edozertako gertu nengoen
ta odolak neuzkan bero,
urteak pilatu zitzaizkiidan
eta nunnahi mina gero,
ezina beste gauzarik orain
ezin nezake espero.

Zahartu geranok tresna zaharraren
antzera sobre gabiltza,
bainan zahartzera hil nahi duenak
horrela dauka bizitza,
gazte nintzala sasoiz egin nun
majinatxo bat ekintza,
ai bakardadez gazte nintzala
ni konturatu banitza.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra