Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Luis Otamendi
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Luis Otamendi
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mundu honetan ikusi nahia
inork izaten duana,
amets horrekin nere anaiak
bere urratsa emana,
gaur nik Parisen hor ikusi det
igartuta dago dana,
anaia ez al zaik damutu
heure etxetik juana?
Zuk uste zendun mundu honetan
urruti zegola lora,
baina hori re ezagutzen da
probatu eta gerora,
hobe zenduan anai maitea
ez joatea inora,
atoz nerekin berriro ere
nere amaren ondora.
Zure etxean anai maitea
zu ondo zinan ohituta,
ta gaur Parisen ikusten zaitut
kemen guztiak ahituta,
zure anaia hola ikusiz
ezin leike alaitu ta
atoz etxera zure amatxok
pozik hartuko zaitu ta.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra