Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Ba dira urte batzuk, zure anaiak etxetik alde egin zuela abentura berrien bila. Eta gaur Parisen oporretan zabiltzala, hor ikusi duzu anai hori hezur eta azal eginik kalean eskean.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hara anaia zeuk egin zendun
ustez gustoko aukera,
eta etxetik irten zenduen
zuk mundua ikustera,
Parisen zaude, ematen dizut
eskale baten tankera,
berriz etxera juaten orain
lotsatu egiten al zera?

Ez du kalterik hobean bila
mundurik mundu juatiak,
harrokeriak ekartzen ditu
oztopo eta kaltiak,
gizona ez du inoiz bajatzen
galtzen ere jakitiak,
zabalik daude aman besoak
eta etxeko atiak.

Paris aldean daramazkizu
egun gogor ta lizunak,
orain aparte garai bateko
adiskide ta lagunak,
zoaz etxera, jan eta edan,
jantzi erropa txukunak,
hori ta gehio barkatuko du
bizia eman zizunak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra