Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde", Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Iribar, Jexux "Olalde"
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mañukorta, urtebete bajan pasa duzu eta gaur alta hartu eta lanera joan zara. Olalde, nagusia, bere fabrikako ateak betirako ixten aurkitu duzu.

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde", Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta
Aizu laguna pena ematen dit
gauza holan ikustiak,
urte betian pasa ondoren
mina ta gauza tristiak,
oin sendatuta alde ondoren
nik nituen min guztiak,
berriro ere ahaztu beharra
bizi izateko ustiak,
lana ein nahi det eta ez zazuz
itxi lanteiko atiak. (bis)
Olalde
Ni nagusia izanik zendun
zuk nerekin lan tokia,
sarri askotan ikusi zaitut
ta langile egokia,
gaur eguneko egoera hau
nagusiantzat merkia,
jai eta aste lanean pasa
jornal gutxi ta nerkia,
hargaitik tailer hauxe ixtea
hartu det erabakia. (bis)
Mañukorta
Hau itxitzian izan lezake
langile danen kaltera,
itxi orduko zer eiten dezun
kontuak ongi atera,
dirurik gabe lana eingo det
ogi pixkaten aldera,
ni bexelaxe jende guztiak
badauka hortan aukera,
itxi orduko zer eiten dezun
kontuak ondo atera. (bis)
Olalde
Ixtea gauza penagarria
eta guztiontzat kalte,
bentajarikan horrek neretzat
ere ez dakarki bate,
baina zuk ere bajan pasatu
baidezu urte bete,
nahiz langileak eta Euskadi
nagusiak asko maite,
beste zer eginikan ez nuen
ta zeu konturatu zaite. (bis)
Mañukorta
Nagusi honek esaten ditu
egundoko errazoiak,
aztertzen ditu berdin behe, erdi,
eta hain berdintsu goiak,
mingainetik e ongi mintzatu
agintzen dio sasoiak,
baina nik bakit gauza guztiak
hor ez dirala egiak,
nahio nituzke Suiza aldera
pasatu ditun miloiak. (bis)
Olalde
Suiza aldera miloiak pasa
hori entzuten jarria,
hainbat lan egin ta hau entzuten
zer gauza penagarria,
bizi geraden Euskadi honek
hain du une penagarria,
dudarik gabe guztiontzako
degu honekin harria,
denon lanakin jaso dezagun
berriro Euskal Herria.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra