Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok lagunak eta edade berekoak zarete, biok hirurogeina urte. Zuk Mañukorta egun hauetan lortu duzu jubilazioa eta kalera ateratzen zara paseatzera eta hor topo egiten duzu egunero bezala lanera doan Sebastianekin eta Sebastian bertsotan hasten zaizu.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso
Biok lagunak bainan ezberdin
tratatu izan gaituzte,
erretiroa gogokoa dut
ezetzik inork ez uste,
baina laguna nerekin daukat
makina bat buruhauste,
soldatarikan gelditzen al zaik
bizitzarako hainbeste?
Mañukorta
Hau lanera ni jubilauta
hortan ba degu aldia,
hala ere maite gaur bezelako
eguzkidun egualdia,
diru puxka bat zahartzarako
lehendik e ba nun gordia,
eta orain ordaintzeidate
irabazian erdia.
Lizaso
Leku askotan zer gertatzen dan
lehendik nago antzemanda,
hainbat urtean lan egitea
helburua fina izan da,
era gizonai heldutakoan
jubilazioan txanda,
nik ez nuke nahi aldegiterik
hi txakur haundi emanda.
Mañukorta
Aizu laguna ikusi behar da
gaizki daguen guztia,
jendiai begira jarri eta
zer etorkizun tristia,
nik hirurogei urtekin utzi
det ne lantegia guztia,
nere tokira ekarritzeko
paruan zegon gaztia.
Lizaso
Helburu hori bete badezu
laguna zuretzat hobe,
zuk jornal ona eta gazte bat
zure lanpostuan jabe,
neroni ere horren atzetik
saiatu beharko trebe,
beste batzuei lagundu baina
guri burla egin gabe.
Mafiukorta
Nik hamaika lan Iehen ere egin det
beti izardiarekin,
ta entzuleok nere kontuak
hor behar dituzte jakin,
gazte jendia nola daguan
Ianerako goguakin,
ni bezelaxe erretiratu
danak hirurogei urtekin.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra