Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Sarasua
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Udaletxean hala gabiltza
mila ohar eta bando,
bando hauetan esaten degu
guk tontokeria frango,
bainan ez pentsa grazi haundirik
ez duzute eramango,
hau bete arte beste agindurik
guk ez bait degu emango,
herri guztia euskaldundu arte
besterik ez da izango. (bis)
Agintariok egiten dugu
hainbat ta hainbat txorrada,
gure barneko huskeri hori
hola kanpora islada
baina alperrik jarduten gera
orain arteko erara,
bestea ahaztu ta hizkuntzari
eman daiogun bultzada,
herriak ez du bate balio
hizkuntza galdutzen bada. (bis)
Bando honekin hamaika jendek
hartuko digu larria,
bainan herriko udaletxea
dago serio jarria,
gure hizkuntzak duen itxura
hain degu negargarria,
orain artean arrotzen kabi
nola zan gure herria
agintariak behingoz utzi ta
eraiki deigun berria. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra