Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Lopategi, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Herri bateko kale berean aurrez aurre dituzue zuen negozioak. Zuk, Xabier Amuriza, botika duzu (farmazia) eta zuk, Lopategi, taberna.

Deskribapena

Doinua
Antton eta Maria I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Lopategi

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza
Hau da tokatu zaigun
motibo alua,
beltz honek badarabil
gaur eskandalua,
ni naiz botika asko
aspaldi saldua,
zenbat gizon hortikan
honuntza heldua,
botikak sendatzen da
tabernak galdua. (bis)
Lopategi
Taberna honek badu
beronen disdira,
pobrea gendun baina
ederra segira,
kliente bat bera ere
ez da erretira,
hemen saiaturikan
buelta eta jira,
zugana doazenean
hil egiten dira. (bis)
Amuriza
Hara tabernaria
zuk daukazu denda,
hor sartzen ikusten dut
mozkorti zerrenda,
nagusia ere dabil
senetik ertenda,
hiltzea aipatzen du
Hau gure ajenda!
Hemengo heriotza
tabernan hasten da. (bis)
Lopategi
Neure alde jo nahi dut
neure irrintzia,
bakoitza beranak gaur
baitu garrantzia,
zuk bezain lasai daukat
nik kontzientzia,
era ezberdinetik
dator ganantzia,
zuk pena saltzen duzu,
nik alegrantzia. (bis)
Amuriza
Alegrantziak zerbait
badu bere alde,
baina umore hori
ez dago debalde,
ustez baldin bazara
zentzunaren jabe,
gaurko txapelik ere
dudarikan gabe,
ez duzu irabaziko
edanda bazaude. (bis)
Lopategi
Behar bezela egin
nahiean tratuak,
tabernariak ditu
joko ondratuak,
hainbat kliente pozik
nerekin hartuak,
eta txapel kontuak
zertan azalduak,
txapela ez dit emango
bikarbonatuak. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra