Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi lagun zarete eta biok juzgadutik irtetean egin duzue topo. Zu, Jon Sarasua, ezkonberria zaitugu eta zu Andoni Egaña, berriz, dibortziatu berria. Hasi Jon Sarasua.

Deskribapena

Doinua
Erreguetan ari nintzela
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarasua
Neska batekin maitasunean
jarri nintzan bero-bero,
ta berarekin bizi nahi nuke
hemendik aurre urtero,
gizonak eta emakumeak
alkar ulertu ezkero,
zure bidea jarraitzerikan
gaur behintzat ez det espero.
Egaña
Honek utzi nau harriturikan,
honek utzi nau jotama,
ez da batere gauza ederra
gazte honen panorama,
txukundu zazu ohi gaina eta
tolesta zazu pijama,
gizarajoak orain hartu du
bizi osorako zama.
Sarasua
Ezkon bizitza ona liteke
ez nazazula engaina,
bere bizitzan frustaturikan
aurkitzen zaigu Egaña,
nik oraindikan andre kontuan
zu beste ez dakit baina,
izango naiz, bai, maitearekin
ondo konpontzeko haina.
Egaña
Ezkon bizitza ez da kontua
edo ez da pelikula,
barruz errea nagoenikan
ezingo det diximula,
gaztea adi entzun ezazu
nere aholku mardula,
seguro nago gutxi baino leo
damu izango duzula.
Sarasua
Gauza batekin hasi ezkero
aurrera segi beharko,
nahiz eta jakin izaten dala
konpondu ezina pranko,
maitakorra ta mutil zintzoa,
jasankorra naizelako,
jan bero eta ohe epelik
sekulan ez zait faltako.
Egaña
Bizitza ezin erosokeri
inozoetan gelditu,
bota didazun arrazoi hori
ez zait ona iruditu,
nahiz une hontan ezkon bizitzan
asmo onenez abitu,
maitasunaren sugarrak ere
denborak itzaltzen ditu.
Sarasua
Zuk zure proba egina duzu
ta orain da nere txanda,
alper alperrik egiten dezu
dibortzio propaganda,
andrea harro jartzen danean
berai arrazoi emanda,
orain artean Euskal Herrian
ohitura hori izan da.
Egaña
Euskal Herria hartu nahi dezu
aitzaki ta estandarte,
denbora hoiek pixkana baina
sorpresa asko dakarte,
zure txarrikan ez dut desio
beraz lasai egon zaite,
ni ez naiz izan baina al dala
zoriontsu izan zaite.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra