Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Anjel Mari Peñagarikano

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Gorrotxategi, Jose Luis
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Jose Luis, masaje etxe batetara joan zara. Han Peñagarikano neskatxa datorkizu masaje ematera baina oso esku hotzak ditu. Hasi Jose Luis.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorrotxategi
Hainbeste propaganda,
hainbeste retratu,
ikusi eta gero
egin nuan tratu,
orain neska honekin
nola ez erotu?
Sutan baldin bada re
eskuak berotu.
Peñagarikano
Masajistetarako
gera aproposak,
mafia puska bat badu
gure neska motzak,
ta nik eduki arren
oso esku hotzak,
gaurko masaje hori
hiri gustako zak.
Gorrotxategi
Horiek moldatu nahi du
hemen numerua,
gizon aitonduakin
ez da segurua,
honek zer dakarkien
nekatu burua,
eskuak hotzak eta
bero panderua.
Peñagarikano
Zertarako sinistu
orain esan duna,
badaukat artimaña,
badet osasuna,
masajea ematea
det eginkizuna,
nik gogortuko dizut
bigun daukazuna.
Gorrotxategi
Zu zertara zatozen
nago jakinean,
baldin badago hori
gogor ezinean,
sudurrakin zirrika
bizkarran gainean,
bi gusto hartzen ditut
jornal berdinean.
Peñagarikano
Nik sudurra luzea
eta honek fletxa,
masaje ematen ez naiz
ni horren traketsa,
ikustekoa degu
gizon honen bretxa,
polbora asko eta
balio ez dun metxa.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra