Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Jon
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek bion artean negutegi edo inbernadero bat duzue. Zuk Enbeita egiten duzu baratz horretako lan guztia. Zuk Mañukorta salmenta kontua. Negozioa gaizki doa.

Deskribapena

Doinua
Orain hasi bihagu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta
Gauza daukagu beraz
konpondu beharra,
gure janari hau
ez dala azkarra
ta ezin saldua da;
han komeri txarra!
Gauza hobe bat degu
guk hartu beharra.
Enbeita
Neu naiz hemen bakarrik
beti lan eta lan,
aspalditik nengoen
ni zurekin kejan,
besterik ez daukazu
ondo lo eta jan,
harritzekoa ez da
egotea bajan.
Mañukorta
Lanerako ez dezu
nahiko borondate,
janari txarrak hartu
danentzako kalte,
ta herrian oin ere
keja eman didate,
zugatik galdu dira
ehun kilo tomate.
Enbeita
Alperrak zoritxarrez
dijoaz ugaltzen,
ta inbernaderoa ni
izerdiz zabaltzen,
zertan saiatuko naiz
honenbeste lantzen,
hamarretik bat ere
ez baduzu saltzen.
Mañukorta
Gauza txarra hartzen du
langile nagiak,
hori ikusitzen du
gaur garbi herriak,
ta saldu ezinikan
daduzkat guztiak,
nahiz ta kulpaik ez izan
bat e saltzailiak.
Enbeita
Juergan hartu zindudan
saldu ordean bart,
eta erabakia
hartu berri daukat,
langabezian bada
herri hontan hainbat,
zu jaurti eta hartu
behar dut beste bat.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra