Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Enbeita
Bertsoa entzun |
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Enbeita
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Enbeita
Lore txorta polit bat
heldu da etxera,
Amuriza
zuretzako ote dan
noa pentsatzera,
Enbeita
maitemindurik, lagun,
bizi ote zera?
Amuriza
Biok bizi gerade
alkarren antzera.
Amuriza
Lore txorta polita
iritsi zaiguna,
Enbeita
gaurkoz kendu du honek
etxeko iluna,
Amuriza
mutilzahar batentzako
zer gauza txukuna,
Enbeita
dotorea ote da
maitatzen gaituna?
Enbeita
Irrikatzen jarri nau
gaur honek benetan,
Amuriza
neuretzako da eta
ez nago penetan,
Enbeita
zuretzat jaian eta
nik astegunetan
Amuriza
aukera izango degu
geu nahi degunetan.
Amuriza
Lore txorta hori zan
guretzat egina,
Enbeita
bera etorri balitz
ai zer atsegina!
Amuriza
Nahiago nuke hemendik
juana bazina,
Enbeita
nik ere ezagutzeko
zuk legez dut grina.
Enbeita
lkusiko al dogu
noizbaiten onduan!
Amuriza
Maite gaituenen bat
badago munduan,
Enbeita
zeinena dugun jakin-
go dugu orduan,
Amuriza
esker haundia emango
diot infernuan.
Amuriza
Lora txorta honekin
aldrebestu gara,
Enbeita
pentsamentuz badugu
hamaika algara,
Amuriza
kasikan bota ezak
txerrien askara,
Enbeita
hobe beraren bila
bagoaz plazara.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra