Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Sarasua
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Enbeita
Erregalu batekin
zatoz ene maite,
nere belaun gainean
kulunkatu zaite,
zure maitasunari
zabalik dut ate,
zeure laztanez nahi dut
untzitxo hau bete.
Sarasua
Urtemuga zetorren
ta nengon zalantzan,
zuri oparitzeko
zertxobait behar zan,
eItxeitxu bat hartzazu
zorionen saltsan,
noizbait hori beteko
dezun esperantzan.
Enbeita
Zu ikustea nuen
niretzat zerua,
baina antza ez zaude
zu horren berua,
beste pentsamentutan
daukazu burua,
zer da maite duzuna
ni ala dirua?
Sarasua
Dirua ta senarra
biak ditut maite,
oso maitagarriak
neretzat zerate,
alperkeriak utzi
lanean hasi zaite,
mila pezetakoez
hori bete arte.
Enbeita
Andre oker zaudela
ari naiz ikusten,
ni ez nauzula maite
gaur bait dut irizten,
ez dot hasi nahi zure
tranpa hortan jausten,
maitasuna zaila da
dirutan erosten.
Sarasua
Esplikatu behar det
etxeko ganora,
irabazteun apurra
eraman auzora,
ez ha dezu botatzen
itxulapikora,
bota beharko zaitut
etxetik kanpora.
Enbeita
Zure pentsamendua
gaur dizut igarri,
ez dadukazu zertan
ni kanpoan jarri,
neurez ni joango naiz
maitasun egarri,
ta maite nauzunean
zeu hara etorri.
Sarasua
Asko inoiz ez dauka,
beti bat edo bi,
neretzat ez daukazu
nahiko kategori,
zergatik naiz ni zure
eskutan erori,
fuldamentu gabeko
gizon alu hori!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra