Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Peñagarikano
Ni ero bat bezela
egi da benetan,
erramu egunez ez naiz
izandu mezetan,
bertsoa bait dadukat
sartua kazetan,
bat salduko al dezu
zortzireun pezetan?
Murua
Holaxe ibiltzen dira
baldarrak diranak,
bertsoak entzuteko
nahiz izan afanak,
orain merke hartzeko
egin ditu planak,
bakoitza mila duron
zeuretzako danak.
Peñagarikano
Gizon honek ez dauka
nahi hainbat birtute,
ta bere prezioa
agertu dizute,
bakoitza salduko du
mila duron truke,
korrida baten ere
hoi egiten dute.
Murua
Hori egiten al da
zezen hoien gaian?
Han ere salneurria
egongo da goian,
orain zer dalata zu
merke hartu nahian,
zergatik ez zenuen
erosi garaian?
Peñagarikano
Gizon honek ez digu,
ez, etsiko bela,
burua ez daduka
ez horren hustela,
mila peztan ekarri
hik neri txartela,
edo puskatuko dit
muturra bestela.
Murua
Mutur igar hau dator
hemen atakean,
eta pentsatu zer gauz
gerta litekean,
jo eta botako det
lehenengo kolpean,
baina ez diot emango
bostetik batean.
Peñagarikano
Beraz saltzeko ez da
oso animoso,
tori mila pezeta
hartu eta jaso,
nik ikusi nahi nuke
Belodromon gozo,
txapeldun nola degun
Sebastian Lizaso.
Murua
Honek esan duena
hala gerta bedi,
bainan prezio kontuz
gezurra ugari,
mila duro bakoitza
entzun ezak adi,
ta ordain nahi ez badek
izurratu hadi.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra