Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Peñagarikano, Anjel Mari
Xabier "Euzkitze"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zortzi urtez txahal eta esne ugari eman diozun behia, Angel Mari Peñagarikano, gaur goizean zure nagusiak, Euzkitzek ongi garbitu eta apaindurik feriara zaramatza. Bideko zuen elkarrizketa, behia hasita.

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano
Une hauetan ez det sentitzen
nere barrenean pozik,
ez nuen uste nik iristea
gaur horren trantze zorrotzik,
ez al zenduke gehio entzun nahi
ikuiluan marru hotsik,
eta zergatik dezu desio
ganaduen heriotzik?
O nagusia, zuk ez daukazu
ez buru ta ez bihotzik.
Euzkitze
Zuk marru hotsez jantzi didazu
baserriko, ingurua,
sei t'erdietan jeiki orduko
beti lagun segurua,
saldu nahi hori sumatu orduko
jarria zaude erua.
Nik negozio usaiarekin
ia galdu det burua,
gaur arte esnea eman didazu
ta orain berriz dirua.
Peñagarikano
Kalte ugari ekar lezake
hemen aberastu nahiak,
hauek al dira ganadu onenak
jo ta hor hiltzeko garaiak
parranda eginez jo dizkiote
sarritan goizeko seiak,
Gurelesatik oain hartu ditu
bialduko duten deiak,
ta esaten du gero hemen kulpak
dauzkala etxeko behiak.
Euzkitze
Zure marruak esnatzen ninun
parrandatik bueltakoan.
Oraintxe dela zortzi bat urte
ni zu erostera joan.
Etxerakoan sokari helduz
atsegin haundiz nindoan,
ta ia negarrez hastera zoaz
nagusi zaharran ondoan,
berrian igual eukiko zaitu
ikuilu txukunagoan.
Peñagarikano
Bere ustetan berak arrazoi
ta ezin da egon ixil,
ni apain-apain jarri nau bainan
hala ere ezin egon trankil
ez al dakizu gaur famelia
nere esne egarri dabil,
oraindik ere eman nezake
ikuiluan umil-umil,
zu errukitu zaitea nitaz
ta arren ez nazazu hil.
Euzkitze
Orain artean nik ikuiluan
ez zaitut gaizki zuzendu,
gaur zortzi urte ekarri eta
ordutik ondo mantendu,
baina esnetan ona dan behiak
ikaragarri jaten du,
agintzen dizut ezin zaitzaket
ikuilu hontatik kendu,
zuk Gurelesa esnearekin
konbentzituko bazendu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra