Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita
Neurria:
Neurri berezikoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Goizero daukat zure izparra,
eta sortzen zait sarri sukarra,
besterik ez da, esango dute,
baina nola hain azkarra? (bis)
Alperrik gure negarra,
abertzaleon indarra,
hara zer den zoritxarra:
gure herrian behar litzake
egunkari bat bakarra.
Euskaldun izan, Euskadin bizi,
ta erderaz leitu beharra. (bis)
Alperrik nago ni hitzegiten,
neurriak ez badira hartuten,
hara zelako errespetoa
Euskal Herriagaz duten. (bis)
Errezegi da esaten,
zail bat lanean izaten,
alda daigun golpe baten,
borroka gaiten ta ez ibili
indar alperrak ematen,
gure semeak egunkaria
euskeraz leitu dezaten. (bis)
Euskera zale borrokalari,
ekin deiogun denok lanari,
kasorik ez ein gure etsaiek
esaten duten danari. (bis)
Gure bultzakada segi,
aldakuntza da nabari,
etsaia gogor da ari,
abertzaleok izan gaitezen
gure euskeraren gudari!
Ama euskera salbatzen bada
salbatuko da Euskadi, (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra