Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita
Bertsoa entzun |
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita
Neurria:
Neurri berezikoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Indarrez baina dugu atera,
abertzaleon gogamen bera,
pausuka goaz gure herrian
neketan baina aurrera. (bis)
Bere berri ematera,
bandoaz nator kalera,
oso gustora ganera,
gaur arte gure agirietan
nagusi gendun erdera,
gaurtik aurrera egingo dugu
herrian soilik euskera. (bis)
Guk badakigu kontra dirala,
lehendik genekin gertako zala,
ta hasi ziren denak oihuka
gu españolak ginala. (bis)
Baina nola edo hala
astindu dugu itzala,
etsai horren martingala,
ta aldarrika esan nahi dugu
arrazoirik ez dutela,
hemen euskera egingo dugu,
jakin euskaldun garala. (bis)
Etorriko da oindik eguna,
lortzeko beti gura genduna,
noizbaiten ihes joango al da
herri hontatik iluna! (bis)
Etsaia dugu lizuna,
ta borroka da astuna,
jarrai da behar duguna,
erabaki hau zabaltzea da
benetako poztasuna,
orain euskara salbatu dugu
ta gero askatasuna. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra