Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
Neurri berezikoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Udaletxea ez dago
bate zapuztua,
baizikan piztua,
arren ez jarri inor
hemen zapuztua,
ez diot erantsiko
zigorrez eskua,
ta hartu nahi duenak
herri hontan puestua,
euskera ikastea
da beharrezkua. (bis)
Geurekin badaukagu
mila buruhauste,
zeinek ez du uste,
edo etsaiek mendean
hartuko gaituzte,
baldin hemen lanean
hasten bazerate,
beinepein zuek euskera
beharko dezute,
berdin barrenderoa
ta berdin alkate. (bis)
Danen gustoa egiten
degu gauza zaila,
erabaki pila,
asko etorri dira
honuntza lan bila,
berdin mutiko eta
berdin neskatila,
danok har ezazue
euskaldunen maila,
ta konforme ez dana
aldendu dedila. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra