Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Murua, Iñaki
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur neska gazte batek hauxe galdetu dizu: «Egingo al didazu leku pixka bat zure bihotzean?»

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Iñaki Murua

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaur emana det pausoa,
ta gerturatu usoa,
gazte gaztea nere albora
hau zan arazoa,
arrazoia det jasoa,
hara erantzun gozoa,
leku pixka bat bakarrikan ez,
zeuretzat osoa. (bis)

Gaur jaiki naiz aldartean
eta halako batean,
neska gazte hau neri begira
hor jende artean,
nahiz ta ibili nekean,
bihotza bete betean,
maiteko zaitut, zu klabelina,
al dudan artean. (bis)

Zuk eman didazu poza
ta bera behar det goza,
noiznahi ez degu gertuan izan
holako arrosa,
arrazoia aproposa,
zu zaitut lagun airosa,
bestela zeini eman leioke
gizonak bihotza?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra