Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Udaletxean hartu dituzuen azken erabakien berri emanez, bandoa jo behar duzu zeure herriko kaleetan zehar.

Deskribapena

Doinua
Begira nago jarria beraz
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Tarrapatatan bandoa joaz
beharko degu hitzegin,
gure udalak orain artean
ez du askorik hutsegin,
natura zaintzen jokatu behar
dugu denok zintzo ta fin,
horretan gogoz ahalegin. (bis)
Gure herria pixka pixkana
berdeago izan dedin,
lorategiak zainduko dira
eta berri gehio egin. (bis)

Esana ongi bete zazute
ta horreinbestean tira,
gure agindu egoki hoiek
papelerara ez tira,
ia uxoak bueltatzen diran
lehenoko hiri eztira,
ez da gehiegi guztira. (bis)
Sano daudenak zaindu ta eri
daudenetaz izan mira,
animaliak zain itzazute
geure lagunak baitira. (bis)

Ez dakit ziur gure hizkuntza
ote dagon horren lerden,
gure kaletan erdera degu
jaun eta jabe nabarmen,
gure ustetan geure hizkuntzak
nagusi behar du hemen,
ez ote da nahiko krimen. (bis)
Damu guztiak alperrik dira
garaia pasa ondoren,
ikastetxetan D eredua
sar ezazute lehenbailehen. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra