Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Jon
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur goizeko hamaikak aldera, soroak bedeinkatzera datorrela eta, Enbeita apaizak «ieup etxekoandre!» esanez dei egin dizu Sarasua, ate ondotik.

Deskribapena

Doinua
Lagundurikan danoi I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Sarasua

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Enbeita
Egun hau benetan da
eder ta biguna,
Jainkoak guztiontzat
ezarri ziguna,
ta ba nator ni pozez
andere kutuna,
bedeinkatzen solo ta
etxean duzuna,
ospatu dezagun gaur
erramu eguna.
Sarasua
Dudan jartzen det orain
zure balioa,
lanetikan urruti
dago erlijioa,
hemen bizitza degu
goragi ioa,
lana bajatu eta
igo prezioa,
hori da behar degun
bedeinkazioa.
Enheita
Injustiziz bete da
euskaldun lurmena,
egia da andere
esan duzun dena,
baina euki behar da
barnean kemena,
ta sekula ez galdu
zeure sinismena,
bera da nahigabean
pozten gaituena.
Sarasua
Zuk esandako hitza
nik pozik det aitu,
egizu zure lana
hasi ta amaitu,
hemen beste legeak
agindutzen baitu,
zure errezoekin
elizan jarraitu,
besteok lanak soilik
salbatuko gaitu.
Enbeita
Elizatik urruti
begiratzen zaude,
izan ere badugu
hainbat atsekabe,
lanez egin behar da
buruaren jabe,
jakin hortan ni ere
nauzu zeure alde,
baina jainkoarekin
inoiz ahaztu gabe.
Sarasua
Zuk esandako hitza
ez da hain azala,
nik ere banekien
ta uste det hala,
hemen falta zaiguna
pakezko itzala,
gogor lana eginaz
gaur arte bezala,
Jainkoak hona hori
ekarri dezala.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra