Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Mikel Mendizabal

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Mendizabal, Mikel
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok, Mañukorta eta Mendizabal, Tolosako zezen plazan hemezortzi kana erdikotara jokatu duzue apostua. Mendizabalek ebaki ditu enborrak lehenbizi. Hasi galtzailea.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Mikel Mendizabal

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta
Egurrak ere ziran
zuk apartatuak,
jokua bukatzian
atera kontuak,
aizkoraka haundiak
nik emandakuak,
tranpa guztiak nola
ditun apustuak,
oin e jokua ostu dit
lagun ijituak. (bis)
Mendizabal
Apustu bar egina
genuen propio,
elkarrentzat ez gendun
guk hain amodio,
lanean agertu det
indar da jenio,
orain galtzaile honek
hor zer kristo dio?
Galtzean aitzakiak
ez dute ba io. (bis)
Mañukorta
Mañukorta aritu da
hor jaiki ta bizi,
jende guztiak ere
hala ein du ikusi,
pago gogorrak eman
hainbeste malizi,
galtzerik Mañukortak
ez zuen merezi,
tranpaik izan balitz
neu nintzan nagusi. (bis)
Mendizabal
Biok egitekoa
genun lan berbera,
ni aurrera juan naiz
eta zu atzera,
galdu dezu ta orain
hainbat gora behera,
egindakoarekin
pozik ez bazera,
burua makurtu ta
joan zaitez etxera. (bis)
Mañukorta
Pagua berarekin
ipurdi ta gerria,
Mañukorta odolak
berotzen jarria,
indarra nehiko daukat
biguna gerria,
nahi badezu berriro
hartu neurria,
gaurko kondiziutan
eingoizut berria. (bis)
Mendizabal
Pozikan entzuna det
zure erantzuna,
nere aldetik hemen
ez dago hutsuna,
rebantxa eske hara,
hasi zait laguna,
berriro iristean
apustu eguna,
ia gertatzen zaizun
gaur gerta zaizuna. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra