Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Lopategi, Jon
Lana
Bakarka bukaerako agurra
Jarritako gaia
Bukaerako agurra
Gaiari oharrak
BEGIRATU

Deskribapena

Doinua
Hamalau heriotzena I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehendabizi mila esker
bihotzez deneri,
batez ere aurrez dauden
nere ikasleri,
txapela ematen zaio
gaur edozeineri,
eskaini nahi nioke
pentsatu zeineri,
jantzi gabe joan zen
Fernando Eireri.

Baina badut Bizkaian,
badut nik laguna,
hirutan etorri ta
bitan jaso zuna,
gaur hemen egon nahi ta
ezin izan duna,
bera eztarri minez,
emazte haurduna
txapelez agurtzen dut
bere etorkizuna.

Baina familirako
ere egin dut lana,
nirekin sufrituko
zuten gaurko zama,
seme eta alaba
eta etxeko dama,
astuna izan da baina
amaitua dana,
lagunok agurtuta
hor naiz zuengana.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra