Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Mendizabal, Mikel
Murua, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Murua, ikerle ospetsua zaitugu. Urte askotako lanaren ondorioz, hitzegiten duen makina bat asmatu duzu, Mendizabal, alajaina. Egin ezazue zuen lehen elkarrizketa.

Deskribapena

Doinua
Antton eta Maria I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Murua

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal
Gaurko aurrerapena
nola ez den motza,
ikerlea zurekin
badet nahiko poza,
ni makinatxo bat naiz
zuk bait nauzu osa,
eta hitzegiten dut
hola nahi dut goza,
konpletatzeko jarri
zaidazu bihotza. (bis)
Murua
Ikertzaile fin gisan
egiten det lana,
hiztun bat osatzea
zen nere afana,
azkenik frutu on bat
dator neregana,
neure bihotzarekin
osatzen dedana,
gizona izan arren
ni naiz bere ama. (bis)
Mendizabal
Beraz ni izango naiz
zure haur gaztea,
ama batek egin du
holako trastea,
askorentzako sortu
dezaket nahastea,
latza da makina bat
mintzo ikustea,
bakarrikan falta zait
bertsotan hastea. (bis)
Murua
Ez al dezu kantatu
bertso dotorea,
horretarako (e)re zuk
badezu adorea,
zer asmatu nezaken
izaki hobea,
ez da gizon osoa,
ez da aberea,
makinazko gorputza,
bihotza nerea. (bis)
Mendizabal
Ni egingo ninuzun
aurrera ustetan,
mundua jarri leike
nerekin kezketan,
erantzungo bait diet
bat eta bestetan,
munduari begira
nau une tristetan,
gizonak gerran eta
makinak hizketan. (bis)
Murua
Gizonak txarkeri(ra)ko
bidea du jakin,
gerra eta hilketak
badira behinipein
baldin zuk badiozu
bide horri ekin,
pilak kendu ta dena
egin det zurekin,
ai, berdin al baneza
beste batzuekin! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra