Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Xabier "Euzkitze"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Egañak, bertsotan entrenatzeko, entrenatzaile bat behar duela eta periodikoan anuntzio bat jarri du. Euzkitze aurkeztu zaio entrenatzaile.

Deskribapena

Doinua
Pello Josepe tabernan dela I-A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze
Entrenatzeko anuntzio bat
eskura etorri zait neri,
Andoni Egañak ezin lezake
nor-nahiren eskutan segi,
batetik buru argia eta
bestetikan sen gehiegi,
hutsaren pare utziko ditu
Lizaso ta Lopategi.

Egaña
Txapelketa bat badator eta
prestatu nahi nuke bapo,
mutil gazte bat hurreratu zait
nahiko txulo, nahiko guapo,
kazadora bat guztiz esnob-a
ta galtzetan franja pranko,
piura txarra iruditzen zait
esparring on batentzako.

Euzkitze
Esparringari burla egiten
hasi zaio alajaina,
baina besteei babesik gabe
ezin hartu die gaina,
dirudienez bere ustetan
oso ona da Egaña,
hala(e)re nekez ikasiko du
maisuak dakien haina.

Egaña
Zu maisutzako onartzerikan
ez dezu, bada, usteko,
prestakuntzetan hiru-lau saio
egin nahi nitun asteko,
baina gogorik ez det batere
txolin honekin hasteko,
egokiago ematen dezu
lanbada irakaskateko.

Euzkitze
Nik lanbadaz gain zu hezitzea
hartu nahi det nere kargu,
trebe samarra jarri zaitezke
sartu ezkero mila ordu,
nere buruak zure etsaiak
estudiatzen dihardu,
Azpeitiarrei irabazteko
hango maisua behar du.

Egaña
Iragarki bat erantzun nahian
prestatu zera lanera,
zerorren ustez jarri nahi dezu
Andoniren esanera,
berriz txapela eraman gura
hauek Azpeiti aldera,
espia lanak egingo ditu
Lizasoren mesedera.

Euzkitze
Hara Zarauzko gixajo honek
ze oilar planta dakarren,
burua arin samarra eta
lojikaz erabat herren,
leziorikan ez dit hartu nahi
nik merke eskeni arren,
besterik ez du merezi eta
gera bedi zortzigarren!

Egaña
Besteak lana egin beharko
neri txapela jateko,
traturik ezin degu egin da
garaia dezu joateko,
baina aurretik badaukat zerbait
zuri lagun esateko,
biboegia jaio zinala
esparringa izateko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra