Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Sarasua
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Sarasua
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Etxe hontara etorri naiz gaur
zerbait lapurtzeko fedez,
Ianik batere ez daukat eta
zeozer jateko xedez,
etxeko jaunak diru apur hau
onar zazue mesedez,
behar bat izan dut eta hemen
nahiko larri nago berez,
halare ez naiz gizon gaiztoa
ta kriminala ere ez. (bis)
Badakit ondo ez naitekela
orain agertu ondradu,
lapur gehienok jendearentzat
fama txarra bait daukagu,
baina ezinak gizarte hontan
hartu du hainbeste gradu,
inortxok ez du egin nahi orain
lana emateko kargu,
lau seme ditun guraso batek
zer kristo egin behar du? (bis)
Halare badut kontzientzia ta
larritzen naiz bederen,
eta badakit zerbait ostea
gauza zatarra nola den,
baina pausoa emana daukat
ba, bainuen nahiko kemen,
erakusgarri gisan duro bat
bertan utziko det hemen,
nere gustora ez nabilela
denok jakin dezazuen. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra