Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Iñaki Murua
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Iñaki Murua
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Diru faltak bizian
badu hainbat kako,
horrela dagoena
ibiltzen da flako,
lapur sartu nintzan ni
ta ez nabil galako,
hogei duro utzita
aldegin beharko,
neuk baino (e)re gutxi(ag)o
daukazutelako. (bis)
Pobrea izango da
etxeko burua,
lapurraren bizitza
ez da segurua,
ezer ez dago inun,
falta da dirua,
esku hutsik joan behar
hau da amorrua,
hona sartzeagatik
neuk daukat errua. (bis)
Neure ustez nintzan ni
lapur bat trebea,
baina zoritxarrak gaur
nauka mirabea,
lekutara joan da
nere abildadea,
berriz ez naiz izango
hain burugabea,
hurrengoan dezadan
suerte hobea. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra