Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Mari Areitio

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Areitio, Juan Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zu neska gazte bat zaitugu. Herriko jaietan zure mutila aurkeztu zenion izeba dirudun bati. Gaur jakin duzu biak eIkarrekin ezkontzen direla.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Mari Areitio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gai hau pixka bat borobiltzeko
hartu beharko tartia,
nere andregaia pentsatu nuen
jaietara eramatia,
eta izeba aurkeztu nion
dana diruz betia,
akabo nire andregaia ta
akabo nire maitia. (*)

Era horretan ibiltzea ez da
nunbait hemen segurua,
nik maite huraz nahi nun igaro
mundu honetan zerua,
baina nolabait engainatu zan
betiko haren burua,
harek ni baino nahiago zuan
izeba zaharra(re)n dirua.

Orain artean nirekin zinan
maitasuntsu ta indartsu,
igaro deguz hainbeste une
goxo, bero eta gartsu,
izeba zaharra dirutsu baina
egongo dala antzu,
besterik ezer ez dizut opa
izan zaitez zoriontsu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra