Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Nikolas Zendoia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Zendoia, Nikolas
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Larunbat gauean sartu zara neska gazte batekin zeure kotxean eta hor eraman duzu txoko batera. Egunsentian esnatu zarenean, lurrean zaude bakarrik, ez kartera ta ez kristo.

Deskribapena

Doinua
Aita Jainkoak egin banindu A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Nikolas Zendoia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beraz aitortu beharre(a)n nago
neure arrazoi izpiak,
hara noraino bultzatua naun
maitasunaren biziak,
gabaz nahi duna egina baidit
eskuratu nun piztiak,
eraman dizkit kartera eta
otxokuarto guztiak.

Bazter batera eraman nuan
ene aingerutxo nere,
lo hartu nun eta ez det pentsatzen
egin nuenik ezere,
lurrean luze aurkitutzen naiz
etzanda nagon landare,
koskollu(a)k utzi dizkidanean
gustora nago halare.

Gertakizun hau jaun andereak
ezin da esan hitz bitan,
nere ustetan gertatzen nitzan
goxo aldien izpitan,
goizean esnatu naizenean
da gainera eguzkitan,
berarek bakarrik jakingo du
zer kristo egin dizkitan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra