Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"
Bertsoa entzun |
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Euzkitze
Nahiz ta faktura pasa
haundi ta astuna,
ez da lanean asko
mugitzen zaiguna,
dexente motela da
honexen jarduna,
nere gona(r)i begira
pasatzen du eguna. (bis)
Egaña
Aizu «señora» itxoin
pare bat segundo,
zer diozu zuk gona
eta gonakondo?
Holako begiradik
ez det jo egundo,
nik lana egiten det
mantxo baina ondo. (bis)
Euzkitze
Hola konsuelorik
ez dago neretzat,
ez dira oso nabarmen
obraren emaitzak,
etxekoandrerik ez du
honek hartzen aintzat,
neuri obratxoren bat
egidazu behintzat. (bis)
Egaña
Uste gabe atera
hainbeste istori,
sexu aldetik nunbait
ez zabiltza lori,
nik horretan badaukat
nahiko kategori,
bestea baino leheno
egingo det hori. (bis)
Euzkitze
Hemen egin itzazu
zuk obra majuak,
ta ez ikusi nere
goi eta bajuak,
titiak dizkidazu
begiz ondo juak,
baina ez doaz zuzen
horko azulejuak. (bis)
Egaña
Honek adarra jotzen
badauka eskola,
barrutikan ez dakit,
ederra oskola,
bietatik bakar bat
hautatu potxola,
biak egiterikan
ez dago inola. (bis)
Euzkitze
Ez zera ondo ari
igeltsero gazte,
besteek azkarrago
egiten dituzte,
hor bi lan doazenik
ez zazula uste,
zuk ez dezu egiten
ez bata, ez beste. (bis)
Egaña
Andre hau mintzatzen da
sorginen modura,
titiak dirala ta
a ze kalentura,
ez det lanik galdu nahi
nik honen kontura,
korreotik pasako
det lanen faktura. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra