Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Enbeita
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Enbeita
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña
Norbaitek behar eta
zuk esnatu nauzu,
bonboa astinduaz
etorri jo ta su,
ganberroa ezezik
txoroa zera zu,
langilearen loa
errespeta zazu. (bis)
Enbeita
Gau osoan nenbilen
dinbi eta danba,
aprobetxatu behar
horrela parranda,
zeurea bukatu ta
zu zaude etzanda,
baina oraindik ez da
buka nire txanda. (bis)
Egaña
Korroska egin eta
altza ukabila,
indarrez majo hago,
zentzunez debila,
hona baldin bahator
jaleoa(re)n bila,
atzetik sartuko di(a)t
bonboa(re)n makila. (bis)
Enbeita
Zer dala eta anai
horrenbeste dehar?
Lan eginak badakar
hamaika ezbehar,
indarrik ez daukazu
ta ez egin negar,
aurretik ezin duta
atzetik e(g)in behar. (bis)
Egaña
Eztrapozuka dator
nola edo hala,
betidanik izan naiz
langile formala,
nere anaia berriz
ez da naturala,
gezurra ematen du
anaiak gerala! (bis)
Enbeita
Egiz ez gera berdin
anai ni eta zu,
hirurogei urteko
itxura daukazu,
zatoz juerga egiten,
begira gaituzu,
bihar goizean ere
lo egingo duzu. (bis)
Egaña
Jairik ez egitea
nuen erabaki,
errespetatu ezak
anaia aizak hi!
Bere sikologia
esango det aurki:
lanari ospa eta
edaten ez daki. (bis)
Enbeita
Gau osoan izan naiz
parrandan zeruan,
eta nire anaiak
oin hara zer duan,
lan izenik ez aipa
nire inguruan,
edo sartuko dizut
bonboa buruan. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra