Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Luis Otamendi, Nikolas Zendoia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Otamendi, Luis
Zendoia, Nikolas
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek senar-emazteak zarete. Nikolas Zendoia, senarrari, ziatika duelako medikuak ohean egoteko agindu dio; gauean ohean sartzean, Otamendi, emaztea, kariziak egiten hasi zaio.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Luis Otamendi, Nikolas Zendoia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zendoia
Senarra(re)n mezutxo hau
zuregana bedi,
emaztea zera ta
zakidazu adi,
ni zirikatu nahian
zabiltza aspaldi,
reumak jo nau gaur eta
egon zaitez geldi. (bis)
Otamendi
Izorratua zera
senar nolabaite,
eta gure herrian
guztiak dakite,
halare lehen bezela
ora(i)ndik nik maite,
ni ibiliko naiz ta
geldi(ri)k egon zaite. (bis)
Zendoia
Hala ere geldi(ri)kan
ez zera egoten,
ez dakit gauza hauxe
gaur lortuko deten,
oin dala egun batzuk
nitzan sasoi tenten,
ta orduan kasorik
ez zendun egiten. (bis)
Otamendi
Nik baju xamar nuan
lehenoko astia,
gaixo egonagatik
alai emaztia,
neronek egingo det
nahi dedan guztia,
belauna bezin gogor
badauka bestia. (bis)
Zendoia
Reuma ziatikak
nolatan nau uki,
emaztea halare
ez zera erruki,
jolas gogoa dezu
agertu egoki,
jar zaite, ba, gainean
poliki-poliki. (bis)
Otamendi
Geldi egon behar (de)zu
hori badakizu,
sendagileak zeuri
esana baidizu,
ez zaite hala ere
gaurkoz jarri izu,
reuma hori belaxe
sendatuko zaizu. (bis)
Zendoia
Inoiz ez zan faltatu
gure atseginik,
hasten ginan guztitan
ahalegin eginik,
ez bazaizu amaitu
jolaseko grinik,
saiatu zaitez baina
ez, ba, eman minik. (bis)
Otamendi
Horrelako jolasak
komediak ditu,
nere senarra ez da
askorik mugitu,
sendagilen esana
ondo egin baitu,
ni doble nekatu ta
goseak gelditu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra