Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Bizitza guztia itsasoan eman duzu: Gaur egun ohetik mugitu ezinez zaude. Leihotik sartzen zaizu itsasoaren olatu hotsa.

Deskribapena

Doinua
Leiho ertzetik entzun dezaket
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Leiho ertzetik entzun dezaket
itsasoaren indarra,
olatu pila, nola lehertzen dan
braust eta braust barra-barra,
pentsatze hutsak begietara
ekartzen didan negarra,
momentu triste xamarra,
eskegi nuen txamarra, (bis)
ni bezelako gizon batentzat
ez ote da zoritxarra,
itsasoa hain hurbil izan da
ohean egon beharra. (bis)

Sentimentuak loratzen zaizkit
itsas ontzien irteran,
arraiz beteta datozenean
bapore hoien sarreran,
ez dakit ziur nere barruko
grina normala ote dan,
ez naiz aurkitzen primeran,
bertan nahiago aukeran, (bis)
hementxe nago itsas zabala
begiz ikusteko eran,
zenbat gorroto nuen lehen eta
orain zenbat maite dedan! (bis)

Itsas barrura murgildu nitzen
orduan nitzen mutiko,
lanaren martxa sekula santan
ez izan arren graziko,
itsasoaren kontra hizketan
ez nitzateke hasiko,
larogei urte ta piko,
ta nahiz ez nagoen tinko, (bis)
itsaso hori be(g)iratu soilez
ez det inola etsiko,
nere eskutan baldin badago
ni ez naiz ohean hilko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra