Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ausartu nahi dut zer gerta zaidan
guztiori esatera,
nola pertsona iritsi leiken
hain maltzurra izatera,
dama batekin joana nintzen
mila ames egitera,
azken batean kaltera, (bis)
neure bihotza eskaini nion
amesarekin batera,
ta hara nun nagon lurrean hotzez
ez kotxe ta ez kartera. (bis)
Ene neskatxa zure bidea
ez duzu izan zuzena,
bihotz bat hola minez uzteko
nun hartu duzu kemena,
nik ez nekien hain dotore ta
horren ustela zinena,
entzun egidazu dena, (bis)
jaunak ordaindu e(g)ingo ote dizu
nigaz egin zenduena,
maitasunari parre egitea
baidugu egiz krimena. (bis)
Lur gogorra dut ohetzat eta
gainean daukat kresala,
bihotz minbera astindu behar
jaunak nola edo hala,
nire guztia bihurtu baida
behin betirako itzala,
ez pentsa hau broma dala, (bis)
hauxe nahi nuke orain zuretzat,
jaunak barkatu nazala,
beste norbaitek engainatzea
zeuk egin nauzun bezala. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra