Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Saioa
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolariak / Egileak
Eizmendi, Iñaki "Basarri"
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Iru bertsotan zure bizitza kontatu zazu.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Goguan artua det,
ai, zer esan duan,
lan pixkat egiten det
periodikuan,
berriketaldi batzuk
gero radiuan,
familiko goxoan
andrian onduan,
antxen bizitzen nazu
al dedan moduan.

Erriz erri bertsotan
ibilli biarrak,
an azaltzen ditugu
dauzkagun indarrak,
gozatzen dira gazte
eta berdin zarrak,
eman dizkigulako
ain doai ederrak,
Jaungoiko altsua, nik
biotzez eskerrak.

Irugarrena ere
kantako det garaiz,
tristurarikan gabe
txit arpegi alaiz,
guretzat iñun ez da
biar ainbeste eiz,
milla duroren jabe
izan ez arren iñoiz,
daukadan pixkatekin
gustora bizi naiz.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra