Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Miel Zabaleta

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Saioa
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolariak / Egileak
Zabaleta, Miel
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu zera ez aitarik ta ez amarik sekula ezagutu ez dezun sasiko aur bat. Zure guraso ez ezagunei iru bertso kantatu bear dizkiezu.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Miel Zabaleta

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nola nagoen orain emen
jende askon inguruan,
bañan alare gurasoak
nik oraindik dauzkat buruan,
badakizute olako batek
zer ibillera duan,
desio diet gerta ditezela
beintzat biek zeruan.

Egunen baten jarrik izango
nituen lotsa ugarik,
bañan gauz abek izaten dira
mundu onetan nabarik,
ta ayentzako nik ez daukat
ezer e esan bearrik,
mundura sortu nintzan ni ere
eta ez daukat kulparik.

Nere gurasuak gerta ziran
ba ondotik juateak,
ta neretzako utzi zituzten
bizi guziko nekeak,
mundu onetan irauten badit
osasun eta pakeak,
besten Jaunak ordainduko dazkit
emen indako nekeak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra