Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"
1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nik egun hunat ethorririkan
ez dut ez hartu damua,
ta gauza berri bat ikusirik
kontenskorikan banua,
aurrean ortxe zer othe zen ba?
infernutik jin debrua?
eta gero antza eman diot:
soroetako mamua.
Norbaitek ongi egin dauzkizu
barnea eta azala,
pozez zinauden lurran gainean
oxtion zabal zabala,
norbaitek zutaz egin izan du
beretzat egin ahala,
txori gaixtoak izuzkizu ba
ni egin nauzun bezala.
Oi, mamu itxusi lotsagarria,
orai egiten dut irri,
zerbaitetako bide zaituzte
soro oietan ezarri,
eta grazia emaiten diot
ezarri zaituenari,
gure uztaiaren bipilak
urrunxko zitzu igorri.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra