Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Migel Arozamena, Jose Joakin Mitxelena
1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Migel Arozamena, Jose Joakin Mitxelena
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mitxelena:
Aukera asko ipiñi naute
ez dakit nortan astia,
aukera jartzen dan garayean
ordu ederrak eztia,
ta esan naute komeni dala
bat neuretzat bereiztia,
nik aukeratzen detena det ba
osasuna ta gaztia.
Arozamena:
Ikusten zaitut, Joakin maitea,
nik joan dan aspalditikan,
lanian zabiltz oso fuerte
gorputza're gogotikan,
osasun ori artu dirazu
paper guztin tartetikan,
edertasuna zerekin dezu,
ez dezu ezen faltikan.
Mitxelena:
Gauza geyago badiradela
esaten dute munduan,
bañan gaztia ta osasunak
zer ondo ematen duan,
batek berekin daukan bitarte
ez da eukitzen goguan,
akordatutzen gera geyenak
denbora juan da onduan.
Arozamena:
Ai, Mitxelenak danan aurrian,
ai, ditu egiyak esaten,
uste ez degula gaztetasuna
mundutik zaigu juaten,
osasuna're okertzen bada
gaitz txarrak du eramaten,
gau eta egun eon bear genduke
Jaunai eskerrak ematen.
Mitxelena:
Jaungoikoari eskatzen diot
nik beti orren ondasuna,
mundu onetan bizitutzeko
ez da alderdi lizuna,
gizona beti sasoikoa ta
berak sobra osasuna,
besterentzako eskeñitzen det
gañeko aberastasuna.
Arozamena:
Gorabera asko ikusten dira
jayo ta mundo onetan,
zer ez dakigulaik aitzen gera
makiñat aldiz izketan,
ein bear degu ondo maitatu
osasun ori benetan,
zu, Mitxelena, ola jarraitu
beste berrogei urtetan.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra