Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Saioa
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolariak / Egileak
Aire, Fernando "Xalbador"
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Xalbador, bart Joxeri etxera zijoala sorgin bat atera zitzayon, ta tiratu zion arria ta sorgiñak karraxika ta buruari elduaz iges egin zuen. Bañan gaur goizean auzoko Mikela burua lotuta agertu da. Zu zera Joxe sorgiñari arria bota zeniona. Iru bertso kantatu bear dituzu Joxeren izenean.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Huna mutil bat eta hura ni
gauak etxerat derama,
hantxe pausatu behar nuela
oihanean hartu zama,
sorgin bat ortxet athera zeraut
ene maitearen ama,
bazuen harek lendikan ere
sorgin haundiaren fama.

Gero zonbaitek erraiten dute
orai ez dela sorginik,
huna ni zuer mintzo asia
pruebak ontsa eginik,
ez da, ez, sorgin horietan
Mikela orren berdinik,
bi arri ere botako nazkon
ilko nuela jakinik.

Mikela, ez ahal zaizu dolutu
bart egin duzun ertera?
hobeko duzu hemendik goitik
etxean egoiten bazera,
zurea pasatu zen eta
hola ibiltzia kalte da,
zugur baduzu berriz ez jalgi
amoros baten bidera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra