Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jose Luis Gorrotxategi
| Bertsoa entzun | 
1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jose Luis Gorrotxategi
		
				
				Neurria: 
		Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Gorrotxategi:
Aizu, entzule maite,
artu zazu nota,
ortako nago-ta:
egitan natorkizu
eta ez gorrota;
beti Euskalerria
ezin leike lo-ta,
aspalditxotik dago
gaitz txar batek jota,
nik konponduko det au,
zuk botoa bota.
Enbeita:
Prejuizio denak
bear dira itxi,
muñera iritxi,
ez dira errian-ta
orrenbeste bitxi;
esaten dezu asko,
nai dozuz jaretxi,
baiña egoera ontaz
au nere eritxi:
lider larregi eta
lanerako gitxi.
Gorrotxategi:
Egia da gaur lider
geiegi dagona,
bada askon sona,
ni're bestei entzuten
sarritan egona;
ta aspertu liteke
aurrian dagona,
baño gauza bakana
izate'a gauz ona,
nik itz asko ez det baño
itzeko gizona.
Enbeita:
Politikan oraindik
gabiltza elbarri,
ta zantzo-egarri;
gauzak bere lekuan
ditzagun ezarri;
astindu nai ditue
mendi eta arri,
eskua eman bear
diogu elkarri,
nai bada askatasuna
errira ekarri.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
