Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Anjel Larrañaga

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Saioa
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Etxeberria, Patxi
Larrañaga, Anjel
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Etxeberria, senarra zera. Zu, Larrañaga, emaztea. Apartatzera, dibortziatzera zoazte eta zuen aurrak galdetu dizue: Era ni? Iruna bertso zortziko nagusian, txandatuz, Etxeberria asita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Anjel Larrañaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etxeberria:
Ai, emaztea, etorri zaigu
orain une garrantzirik,
bizi nai degu gaurtik aurrera
batek bestea utzirik;
aurrak galdera egiten dute
ontaraño iritxirik,
orain burura etorri zait nei:
eztegu kontzientzirik.

Larrañaga:
Diburtzioak sortuko ditu
orrenbeste izkizun-da,
bañan al bada aurra nik utzi
nai det zerbait erantzunda.
«Ta orain nik zer?» denboralean
leno galdezka jardun da;
ôin aurrak sufritu bear al du,
bate errurik etzun-da?

Etxeberria:
Aita ta ama gertatzen gera
okasio-arazoan,
nik derizkiot bizi gindezken
erabat egun gozoan;
amak eztu nai zuekin ezer
mundurako pausoan,
ez ikaratu, biziko zera
goxo aitaren besoan.

Larrañaga:
Ez dezu ondo gaurkoz dantzatu,
aita, zeorren mingaña,
amak umea maitatutzen du
sarri aita batek aña;
zuregandikan apartatzeko
gogua badaukat baña,
nik ere errez jaso niteke
nere semetxo apaña.

Etxeberria:
Ama gaixtoak jarraitu nai du
dotoreziyaz luzitzen,
orregatikan senar zintzo au
eztu ongi ikusitzen;
arro oitu da gaztetan eta
eztaki umil bizitzen,
nik alegiñak egingo ditut
aurtxoak ondo ezitzen.

Larrañaga:
Beti bezela nere senarrak
arrazoi latza eman du,
eztu esaten mozkortu eta
etortzen zala berandu;
baña juzgauak umiak zeñek
bear ditun esango du,
maitetasuna galdu da eta
okerra orrek izan du.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra